XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Batzuentzat hori desakralizazioa litzake.

Zergatik ordea? Mundua eta bere aberastasunak etz ote dira sakratuak? Nork sagaratu dezazke?.

Guk, ba ote degu almenik hortarako?.

Bide hortan jarraituaz liturjiak berritu beharko ditun gertakizunak ez dira aspaldiko batzuk bakarrik izanen, baizik eta batez ere, gaur-gaurkoak diranak.

Gizakiari gogoratuaraziko dio Jainkoaren urrengo dala, bere irudi eta ixpillu; bañan ezin ahantziko du, gaur, gizaki hori zapaldua dagola, ez dala nortasun eta dintasunik onhartzen.

Laburki esateko, eta berekin daraman arriskua batere gutxitu gabe, liturjiak alderdi bi beteko ditu oso-osoan egiazko liturjia nahi badu izan bestetasun bat (transcendencia) eta mundutasun bat (immanencia); izadigaintasun (sobrenaturaleza) eta izaditasun bat; betikotasun eta alditasun (temporalidad) bat; erlijioa eta eguneroko bizitza.

Hori egi biurtzen dan araberan ez legoke sakralizazio edo desakralizazio bildurrik.

Jainkoa ez dago eguneroko esperientzitik ebakitzerik; biak bat dira, Jainkoa Jainko maillan, eta sekularrak berean.

Jesukristok, aragia hartzean, eta sekular egitean, alderdi bien batasuna lortu zuan obekienik; gure liturjiak berdin egin besterik ez du: Jainkoa Jesukristogan aitortu, goratu eta bedeinkatu eta gizakiaren norberetasuna errespetatu.

Sekularrak, sekular behar du, Jainkoa Jainko bezelaxe.

Bat besteakin nahastea bide okerra litzake.

Kristogan siñismen osoa izanik, gizakien almen guztiak arnas berriz indartu alik eta aurrerapenik aundienak lortzearren.

Gure betiko Eleizaren gaztetasuna maite degula siñistuaz eta siñistuaraziaz, bihotz alaiaz eragin behar diogu hizkuntza berri baten sorrerari.

JAINKO BIZIARENTZAT LITURJI BIZIA

Jainkoa il da.

Erlijiorik gabeko erlijioa.

Jainkoaren heriotzaren teolojia.

Gure gizaldia slogan`en gizaldia dala esan genezake.

Gañeko esaera oiek ez dira noski slogan hutsak.

Ditekena da horrela izatea batzuen ezpañetan, ez ordea asmatu dituztenen asmoak sakontzen baditugu.

Nietzsche bat eta Bonhoeffer bat ez ditezke mailla berdiñean ipiñi noski.